- Errorea
Durangaldea
Durangaldea ia osorik Ibaizabal haranean kokaturik dago, Bizkaiaren bihotzean. Durangaldeko 13 udalerriek mendiez inguraturik daude. Iparraldean Oiz mendi erraldoia mugatzen du eskualdea. Hegoaldean, aldiz, Anboto eta Durangaldeko haitzek inguratzen dute. Kare harrizko mendi zahar hauen magaletan Bizkaiko eskualderik magikoena eta ederrenetarikoa gordetzen da.
Mendez mende Durangaldea Euskal Herriko mapan kokagune estrategikoa izan dugu, batez ere garraio zein komunikazio mailan.
Durangaldeko lur emankorrek antzinatik izan dira giza talde desberdinen bizileku oparoa. Horregatik, Durangaldearen ondare historiko artistikoa sekulakoa da. Historiako aro guztien aztarnak topatuko ditugu Durangaldean.
Mendi harritsuak, muino berdeak eta haran lauek, herrietako ondare historiko artistiko aberatsagaz ondo baino hobeto uztartzen dira Durangaldean.
Durangaldea bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Gerturatu zaitez Urkiolako Natur Parkera. Gozatu bere baso eta oihanbideen ibilbideak. Bitartean, Urkiolako landaredia eta fauna aberatsak txundituko zaituzte.
Murgildu zaitez Anboto mendiaren magian. Anboto euskal mitologiaren mendi sakratua da, Mari jainkosaren bizileku aparta.
Goza ezagu gure herrien giro jatorraz: jendeaz, gure kulturaz, ondareaz, euskararen doinuaz, monumentuetaz, jaietaz, ohitura zaharretaz, modernitateaz eta folkloreaz.
Ez ahaztu gure baserrietako produktuak dastatzen. Bertoko baserrietan goxo-goxo ekoizturiko kalitate goreneko produktuak dira, gure gastronomia aberatsaren ardatz nagusiak. Durangaldeko baserrietan mendez mende bizitzeko modu bat zaindu dute. Produktuak ekoizteko modu berezia landu dute baserritarrek eta bertoko paisaiaren gordetzaileak izan dira. Durangaldean, Euskal Herriko baserririk zahar eta ederrenetarikoak topatuko dituzu.
Durangaldea ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Bizkaiko esentzia gordetzen duen eskualdea. Durangaldeak ederto jakin du uztartzen industriaren jarduera modernoa eta betiko nekazal jarduera auzoetako baserrietan.
Etor zaitez gurera, Durangaldera. Eskualdeak sorgindu eta liluratuko zaitu.