Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Mallabia

Oiz mendiaren magalean sortu zen Mallabiko udalerria. Oiz erraldoi zaindariak betidanik mugatu du Mallabiaren orografia. Oizen magalaren terrazetan baserri auzoak sortzen joan dira mendez-mende eta hauek guztiak Mallabiako udalerria sortu zuten.
Mallabiaren sorrera Bizkaiko Lautadaren lurretan errotuta dago. XVII. mendean Mallabia Abadiñoko Gerediagako Batzarrean eserlekua betetzen zuen, Durangaldeko Merinaldeko parlamentuan eta gobernuan.

Jasokundeko Andra Mariaren eliza Mallabiako ondare artistikoaren harribitxia da. Gaur egun dagoen eliza XVIII. mendekoa da, barroko estiloduna. Baina esan behar da, bertan eraiki zen lehenengo eliza XI. mendean eraiki zela. Eraikin ikusgarria da, Areitio auzoko irudia markatzen du. Kanpandorreak herreriar estiloa du eta eliz barrura sartzen bagara, aldare nagusia, barroko apaindu estilokoa  liluratuko gaitu.

Mendez mende, Mallabiko baserri eta ustiategi ugarietan nekazaritza eta abeltzaintza landu dira. Mallabiko baserrietan oraindik ere kalitate goreneko etxeko produktuak ekoizten dira: frutak, barazkiak, lekaleak, baserriko ogia eta gozoak, okela, esnea, eta gazta, besteak beste.

XX. mendean Mallabian industria guneak sortu ziren eta egun zabaltzen ari dira. Azken hamarkadatan Mallabian enpresa ugari zabaldu dira eta herrigunea handitu egin da.
Mallabiako auzoak 250 eta 400 metro artean kokaturik daude, Oizen magalean. Areitio auzoa herrigune txikia baina bizia osatzen du. Landatar auzoak Gerea, Goitana, Osma, Zengotita, Berano, eta Mallealdea dira.
Durangaldeko beste auzoetan bezala, Mallabiako baserri auzoetan balore handiko oinetxeak, eta baserri armarridunak topa ditzakegu bertara joaten bagara. Nabarmentzekoak dira Amezaga jauregia eta honen armarria, Berano auzoko Urizar baserria; Mallea eta Zengotita Bengoa baserriak.

Mallabiako auzoetan ugariak dira baselizak, terraza ezberdinetan, zuhaitz artetan kokatzen direnak. Mallabiatik ikus ditzakegun ikuspegiak sekulakoak dira. Mendi goitik Durangaldea eskualdeko ikuspegia ederra da benetan.
Mallabiatik Durangora, Markina-Xemeinera, Ondarroara edota Ermura joateko aukera dugu, Trabakua mendatea igaroz. Mallabiak bisita merezi du. Bertako giro lasaia, jatorra, gastronomia eskaintzak, baserri auzoak, natura ondarea eta mendi ibilbideak sorginduko zaituzte.

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Martxoa 2020 Apirila 2020 Maiatza 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura