Recogida de Residuos Agroganaderos
Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren
lankidetzaz, "Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa" proiektua 2010 martxan jarri zaban Durangaldeko eskualdean. 2011n egitasmoak jarraipena izan zuen, eta espero da 2012an ere jarraitzea.
Proiektu honen bitartez, hondakin plastikoak (negutegikoak, silo eta silo bolatakoak) bilduko dira. Hauetaz gain hondakin fitosanitarioak, zoosanitarioak eta pastore elektrikoen pilak jasoko dira baita ere. Hondakin hauek oso kutsagarriak dira. Proiektu honen helburua da hondakin arriskutsu hauek modu egokian biltzea eta birzikiklatzea, legegiaren arauak jarraituz.
Hondakin fito eta zoosanitarioen kasuan parte hartu gura daben baserritarrei edukiontzi berezi bat emongo deutse Urkiola LGAk. Edukiontzian hondakinak gorde beharko dabez bilketa egunean Diba kooperatibara eroan arte. Hondakin honen bilketak hiru hilabetero egingo dira. Pastore elektrikoen pilak Diba Kooperatiban egongo den kontenedore berezian utzi beharko dituzte, urteko edozein egunetan.
Eskualdean zehar zenbait plastiko bilketa puntuak ezarri dira, eta bilketa egunetan kamioia bertatik igarotzen da plastikoak hartzera. Urtero bilketarako bi egun egongo dira.
Bilketan parte hartuko daban baserritar bakoitzari teknikari batek hondakin-emotea baieztatuko dauan albaran bat emongo dau.
Urkiola Landa Garapenerako Alkarteko gaikako bilketa proiektuan parte hartzea ez da derrigorrezkoa izango baserritarrentzako, halan eta guztiz hondakinen kudeaketa derrigorrezkoa izango da eta baten batek ziurtatu beharko deutso.
Gaikako bilketan parte hartu nahi daben ekoizleek, Urkiola LGAren 94 620 36 11 telefonora deitu beharko dabe informazioa jaso eta izena emateko.