Recomendar Imprimir

Dinamizador TIC

IKT Dinamizatzailea

Urkiola Landa Garapen Alkarteak eta Mendinetek "Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) Dinamizatzaileen Proeiktua" aurkeztu nahi dute. Egitasmo hau Europar Batasuneko Leader Ekimena eta 2007-2013ko Euskadiko Landa–Eremuetako Garapen Eramangarriaren Programaren eskutik dator.

Egitasmo honen helburu nagusia landa-eremuak Informazio Gizartearekin bat egiteko laguntza eskaintzea da. Landa-eremutako herri txikietara Informazio eta Komunikazio Teknologiak gerturatu nahi ditugu "Informazioaren Hausturaren" eraginak saihestuz.

Bide horri ekiteko, IKT Dinamizatzailearen postua sortu dute Mendinet eta Landa Garapen Alkarteek. IKT dinamizatzaileon lana teknologia berrien pertzepzioa leuntzea da. Bestalde, Durangaldean ditugun baliabideak erabiltzaileei gerturatzen saiatuko gara. Teknologien erabilgarritasuna modu zuzenean aurkeztuko ditugu, hauek herritarren beharrei egokitzeko.

IKT Dinamizatzaileon helburu nagusiak:

- BERTATIK–BERTARAKO DIAGNOSTIKOA: Inkesten bitartez ikerketa sakona eta baliabideen diagnostikoa egiten ari gara. IKTak benetan Durangaldeko eskualdean duten ezarpena bertatik-bertara ezagutu behar dugu. (Inkestak eta elkarrizketak herritar zein eragileekin burutuko ditugu.)

- EKIMEN ETA EDUKIEN ZERRENDA:
Diagnostikoa egin eta gero, eskualdeko benetako beharrak ezaguturik, dinamizazio egitasmoak diseinatuko ditugu: Aurkitutako arazoak modu zuzenean konpontzen saiatuko gara. Asmoa landa-eremuko herritarrak IKTetara gerturatzea baita. IKTak euren garapenarako ezinbesteko tresnak direla erakusteko.

- DINAMIZAZIO EKIMENAK:

1. IKTekin zerikuzirik duten jarduera hezgarriak burutuko dira. Horrez gain, IKTen sustapena eta informazio ekimenak zabalduko dira eskualdeko herrietan. (Alfabetizazio eta gaitasun teknologikoari buruzko ikastaroak, mintegi praktikoak, informazio jardunaldiak, lehiaketak, elkarteen konexioa bultzatzea, gurasoen IKTenganako sentsibilizazioa erraztea...).

2. Durangaldean telebista, irratia, telefonoa eta Interneten banda zabalaren seinaleen kalitatea aztertu eta gabezien mapa eratuko dugu. Eskualdean dauden seinale gabezien mapa (Itzal digitaleren mapa) eratu eta arazoak konpontzen saiatuko gara.

3. Landa-eremutako langile autonomo, enpresa txiki eta elkarteen konexioa sustatzen eta errazten arituko gara. Administrazio ezberdinek konexiorako eskaintzen duten diru laguntzen berri informazioa luzatuko dugu. (Spri, Leader Ekimena, Plan New....)

4. Eskualdeko udalerrien webguneen aldeko garapena eta promozioa bultzatuko dugu.

Horrez gain, Administrazio elektronikoak eskaintzen dituen aukerak azalduko ditugu Durangaldean.

Kolaboratzaileak:

DinamizaTICRural edo IKT Dinamizatzaileon egitasmoaren babesle nagusiak Europar Batasuna, Mendinet, Landa Garapen Alkarteak eta Eusko Jaurlaritza dira. Baina proiektu honek ez du inolako baliorik landa-eremuko udalerri eta herritarren babesarik gabe. Durangaldean "Informazioaren Hausturaren" eragina txikitu nahi badugu, udalerrien eta herritarron parte-hartze eta inplikazioa behar-beharrezkoa dugu.

Landa-eremuko biztanleok jakin behar dugu gure gizartearen garapen osoa lortu nahi badugu, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak) ezinbesteko erramintak direla.

5. Urkiola LGAren profila Facebook gizarte sarean sortu eta sustatu.

6. www.durangaldea.eu web orria sortu, egokitu eta sustatu. Durangaldea Interneten prezentzia izan dezan.

7. ww.oizegin.com web atari enogastronomikoa sortu, egokitu eta sustatu. Bertan bai Durangaldea zein  Lea-Artibai eskuladeak, bertako produktuak, ekoizleak eta gastronomia sustatu.

Kontaktua:

Kati Simon Eizagirre

ksimon@urkiola.org

Tel: 94 620 36 11

Otsaila 2020 Martxoa 2020 Apirila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

01_kultura

02_jendea

03_natura