Recomendar Imprimir

Ortu ludikoak

Aisialdirako ortuak, Urkiola LGAk Durangaldean sustatutako egitasmoa da.
 Egitasmo honen helburu nagusia kaletarren eta baserrietarren arteko alkar ezagutza bultzatzea da. Egitasmo honetan parte hartzeko asmoa duen bizilagun orok du aukera. Hala ere, gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten herritarrek lehentasuna dute proiektuan parte hartzeko.

Hasiera batean, Abadino, Atxondo, Berriz, Iurreta, Elorrio, Zaldibar eta Amorebieta-Etxanoko Orue Fundazioak izan ziren ekimen honetan parte hartzeko asmoa azaldu zuten udalerriek. Hala ere, gaur egun aisialdirako ortuen proiektua garatu duen bakarra Iurretako udalerria izan da.
Iurretan, Iturburu auzoko landa batean 43 aisialdirako ortu eratu dira. Hauetako bi, herriko bi eskoletako ikasleek kudeatzen dituzte.

Iurretako aisialdirako ortuak 75 m2ko lursailak dira. Lur sail bakoitzako zaintzaileek ortua gobernatzeko beharrezkoak diren lan tresnak eskuragarri dituzte. Ortuzainek barazkiak eta frutak landatzen eta ereiten dituzte Iurretako ortuetan. Ortuko lanaren fruituak norberaren kontsumorako dira, eta nekazaritza ekologikoaren teknikak erabiltzen dituzte.

Gainera, baratzezainek Ramon Zearreta irakaslearen laguntzari esker lehen sektorea eta nekazaritza hobeto ezagutzen laguntzen die. Ramon Zearreta, Lur 2000 enpresako teknikariak nekazaritza ekologikoaren arauak eta nondik norakoak irakasten die. Eguneroko lanean laguntzeaz gain, formakuntza eskaintzen die.

Aisialdirako ortuen arauak:
• Nekazaritza ekologikoa praktikatzea soilik baimenduta dago ortuetan.
• Ortuen esleipena urte baterako da, lau urterako gehienez barriztatu leike.
• Lurra lantzeko tresneria amankomunean dagoz eta danon artean zaindu behar dira.

Arrakasta handia izan dute aisialdirako ortuak Iurretan
Aisialdirako ortuak gizarte terapia izan da parte hartzaileentzat. Ortuzainen arteko harreman ona eta euren arteko lankidetza izan da egitasmoaren arrakastaren gakoa.
Iurretako ortuzainak nekazaritza komunitate eta lagunarte txikia osatzen dute. Bertako produktuen zaporea eta eurek ereindako produktuen kalitateaz gozatzen ikasi dute. Eskarmentu handiena dutenek hasiberriei laguntzen diete. Baratzezainek nekazarien lana aintzat hartzen ikasi dute.
Lurra zaintzen, errespetatzen, lantzen eta honen fruituetaz gozatzen ikasi dute. Ortuzain diren bizilagunen artean ortu ekologiko txikia osatu dute, giro jatorra dago bertan eta lankidetzaren filosofia da nagusi.

Bideoa: Las huertas lúdicas de Iurreta a tope de producción:
Bideoa www.durangon.com You Tube. DurangonTV 2011ko uztailean
http://www.youtube.com/watch?v=0JGEEGhwCYg
Ekaina 2018 Uztaila 2018 Abuztua 2018
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

01_kultura

02_jendea

03_natura